Bermiotarra

B

BABALORIE

Bi zentzutan erabiltzen da esaldi hau:

  1. Malezia gabeko pertsona.
  1. Puta.

Azken hau, gazteen artean erabiltzen da gehien bat.

BABAZTO

Ahobero. Ez da adurtia hitzaren zentzu konkretuan.

BABILLE

  1. Zakila.
  1. Tripa haundia.

BADAEZPADAKUE

  1. Pertsona fidagaitza.
  1. Zalantzazko erreputazioa daukan pertsona.

BAFADA / IE

  1. Berotasuna.
  1. Usain txarra.

BAIDEKUE

Batela. Badian, arrain txikitan erabiltzen den batela.

BAIE KAKUEN DA URUNE AUZUEN

Bai, baina…

BAJERIE

Beherazkoa.

bajadabajarabajera.

BAKARTADAN

Bakardadean.

BALA-BALA

  1. Eten gabe.
  1. Jende edo gauza bereziak.

BALANDRIE LEZ

Gorputza balantzaka.

BALANTZADA / IE

Balantzada.

Gazteleratik hartua, ada atzizida jarrita sortu da hitz hori.

balanceobalanzeabalantzadabalantzadea.

eaie.

Azkuek ez du jaso eta D.A.E.k balantza hitza jaso du Aranzazu egutegian dakarren zita bat aipatuz. Hiru Mila Hiztegian balanizada agertzen da.

BALANTZADAKA

Balantzaka.

BALBA / IE

Balbe. Baina ez da kasu honetan herio, zorte txarra baizik. Pertsona edo gauza izan daiteke.

Ez du, Azkuek bere hiztegian jartzen duen zentzua. Honek zoritxarra dakarren pertsona dela dio balbea. Bermeoko hitza bezala azaltzen du.

BALDIE

Difamazioa. Fama txarra.

BALE BALEKA

Ezkutatzen. Ezkutaketan.

BALORA

Ausardia.

BALTZAMO

Oso beltzarana. Baina horrenbesteko beltzarana ez denari, gaztelerazko moreno esaten zaio: morenue.

Hitz hau ez dator beltzaran hitzetik, baizik eta baltz + ama bi hitz hauen konposaketatik; zeren, sarritan, emakumezkoari dagokionean, BALTZAMA ere entzuten da, gaur egun gutxiago bada ere. Eta horrela, gizonezkoari, maskulinoaren ezaugarria jarri zaio. Dena den, hau ere, gero eta gutxiago entzuten da.

BALTZO / UE

  1. Baltzu.

2 . Taldea.

Azkuek sociedad de comercio jartzen du bere hiztegian. Baina Bermeon ez da horrenbesterako. Lagun artekoa ere izan baitaiteke.

BALTZUNE

  1. Ubeldura. Kolpe baten marka. Zentzu honetaz erabiltzen da gehien bat.
  1. Hodei beltzak.

Azkuek ez du jaso esanahi honekin; bai, ostera, D.A.R.k, Astarloaren zita bat eta Kirikiñoren beste bat aipatuz.

Baita P.M.k ere. Bermeon oso erabilia da.

BANDULERA / IE

Beti da femeninoa. bandolero hitza andrazkoei aplikatuta agertzen da. Zentzua ere ez da gozoa. Gehienetan etxean gutxi egoten den pertsona izango da.

BAPIRU

  1. Kukumikuka jokoa.

Gero hizkera kolokialera pasatu da.

  1. Edozein egoeratan, ezkutatze ekintza izango da.

Elkar ikustea nahi ez dutenean egindako destaina.

BAPORA / BAFORA

Itsasontzia. Lehen lurrunezko itsasontziak zeudenez, bapora deitzen zioten, eta horrela jarraitu du gaur arte. Gazteek, hau da, hogeita bost urtetik beherakoek, motorra deitzen diote, makinak motorrezkoak direlako. Hala ere, bapora ere normalki erabiltzen da.

Kintanak bakarrik jaso du bere hiztegian, baina beti bezala, ez du azaltzen non esaten den.

BARBANTZADA

Irakitan dagoen likidoaren zarata izango da. Eta analogiaz, itsaso zakarra dagoenean ere, horri aplikatzen zaio.

Kasu honetan izenaren funtzioa betetzen du.

BARBANTZADAKA

Irakitan dagoen likidoaren zarata izango da. Eta analogiaz, itsaso zakarra dagoenean ere, horri aplikatzen zaio. Adberbioaren funtzioa betetzen du.

  1. Likidoa irakitan.
  1. Barrua irakitan. Haserrea.

Hitz hau onomatopeiazko bar-bar izan daiteke, -ada atzizkia itsatsiz.

BARBARAN ZAZPI BARRIEK

Etengabeko barreak.

BARDINGO / UE

Ertaina. Pertsona eta gauza guztiei aplikaturik.

BARRABASKEIDXE

  1. Barrabaskeria.
  1. Kaltea.
  1. Balentria.

Gaztelaniako barrabasadabarrabas + keriabarrabaskeriabarrabaskeidxe

Azkuek ez du jaso. D.A.R.k gaztelaniako zentzuaz jaso du.

BARRE MASIE

Barre asko.

BARRE FALTSO

Barre faltsua. Pertsona hipokrita.

BARREKETA GITXI

Broma gutxi.

BARROKUE

Tripulantea.

Azkuek ez du jaso, baina bai D.A.R.k, Txomin Agirreren Kresala-ko zita bat aipatuz.

Hitz hau kostan erabiltzen den hitz bat da, oso erabilia, eta hiztegi askotan agertzen ez dena.

BARRU TXARREKUE

Gorrotoa izatea.

BARRUE

Itsasontzi bat, hobeto esanda, honen barrua.

BASATAN BE LO

Edonon lo.

BASOMUTUE

Basamortua. Kasu honetan oihana izan liteke, ez delako zentzu zehatzean erabiltzen.

BASTIMENTUE

Elikagai hornikuntza.

Gaztelerazko abastecimiento-tik dator, eta garai batetan asko erabilia izan arren, gaur egun galtzen ari den hitza da. Bermeon, adinekoen artean bakarrik erabiltzen da.

BATEKO BASTUE

Zartazoa. Ukabilkada. Kolpea.

BATIITUE

Bataiatu. Baina Bermeon bautize berba erabiltzen da zentzu literalean. Hala ere, pertsona bat ez dela behar den modukoa, edo kristiñue adierazteko, hitz hori erabiltzen da zentzurik peioratiboenean.

BATUN-BATUNE

  1. Batu eta batu dabilena. Gezurrak eta egiak, denak batzen dituen pertsona.
  1. Edonorekin dabilen pertsona.

BATZO AREK BERAN BURURI

Norbere burua inorena baino gehiagotzat eduki.

BAZIN

Potentzialaren baiezko partikula.

Ahalerako aditza erabiltzeko forma berezia. Ez dago ahal erabili beharrik potentziala egiteko.

Forma hau, ezin en analogiaz egin da. Oso erabilia da, baina gaur egun, eta euskara idatzia gero eta gehiago sartzen ari denez, mesprezuz hartzen da forma hori. Ezjakinena bezala.

BEDARLEKUE

Zelaia.

BEGIDXE AFORRA

Begia beiztu kolpe baten ondorioz.

Badirudi, antzinako txalupetako belak aforratzetik datorrela hitza, hau da, belak aforra edo batu. Baina zentzua ez da berdina. Horregatik beste hipotesi bat gaztelerazko forrar aditza izan daitekeela esan behar da. Beltzez estali.

BEGIDXE BE OSTU

Edozer eta edonola lapurtu.

BEGIDXE EZTA MANDUEN UZKIDXE

Begi zolia izan edozertarako.

BEGIDXEK ATARA

Beste askotan legez, bronka bat botatzea izango da. Hortik gora ez da egongo besterik.

BEGIDXEK KALTERIK EZ EIÑ

Beti izaten da ezezkako esaldia. Ikusten ez denean esaten da.

BEGIDXEK LANKRIETA

Begiak lausotuta edo erabat nekatuta.

BEGIDXEK LAU EIÑDXE

Begiak lausotuta edo erabat nekatuta.

BEGIDXEK NORTERA BEGIRE

Begi okerrak.

BEGIDXEK URTENDA

Jenio bizitan dagoen pertsonak begiak irtenda izaten dituenean.

BEGIDXEN ZILLUN BARRUEN

Begiak zulo barruan sartuta.

BEGIKO TAPAK DXEUSI

Logura.

BEGILLOIE

Begi-handi. Begi handiak dituena. Badaude txipiroiak begilloi deritzenak, begi handiak dituztelako.

BEGIPUTZE

Begiak puztuta. Betazpiak puztuta.

begi + putzbegiputz.

BEGIRE

Itxaroten.

Azentua lehenengo silaban dago. bégire

BEGIRIK PEZ

Ezer ez. Gehienetan arrainari dagokio.

BEGITELA

Betazal jausiak.

begi + epelbegipelbegitel

BEGIZ DXAN

Irabaziei, ondasunei edo beste edozeri begizkoa egitea.

BEGIZURI

Begi argiak dituzten pertsonei esaten zaie.

BEINTIZINKO BAIÑO ARRUAU

Erabat harro.

BEIZKUNE

Begizkoa.

begizko hitzetik sartutakoa dela argi dago, baina begikune hitzetik ere etor daitekeenaren susmoa ere hor dago.

begizkoabeizkoabeizkue. begikunebeikunebeizkune.

BEIZKUNE EIÑ

Begizkoaren konjurua.

Azkuek ez du jaso bere hiztegian, bai, ordea, D.A.R.k Ortuzarren Oroigarriale obrako zita bat aipatuz. Beraz, Bermeoko hitza bezala.

BEIÑ

Oraindik.

Zentzu horretan erabiltzen da Bermeon eta ondiño hitzarekin batera oso erabilia da.

noizbait edo behin esateko egun baten erabiltzen da.

Ikusten denez, esaldi honetan bi formak erabili izan dira.

Ez da agertzen hiztegietan zentzu horretaz, eta Azkuek, bere biztegian, S.Mtth III. 15.ean, arrunta bezala aipatzen du.

BEKEREKA / IE

Ardia orokorrean. Txikia edo handia, berdin da. Ez da ezagutzen beste hitzik ardia, bildotsa edo arkumea definitzeko.

Auzoetan, gehienetan ardia, arkumie eta billotsa esaten da. Harategian, ostera, auzoetakoek artxue eskatuko dute eta herrikoek korderue.

Azkuek Bermeon eta Mundakan jartzen du, baina corderillo zentzuaz. Kintanak voz infantil de cordero dela dio.

bee ahotsa eta -ka atzizkiaz osatutako hitza da seguru aski.

BEKOKIDXE GARBI

Ez daukala trapu zikinik gordeta. Konparazioan.

BELA EIÑ

Ihes egin.

BELAIXE

Pertsona buruarina edo arin dabilena.

Belak puzteko moduko haizea. Bermeon, haizea hitza, kasu honetan erabili den bezala, pertsonei aplikatzen zaie. Pertsona arinei, edota harro arina denari, hain zuzen.

Azken honek harro zentzua dauka. Kasu batzuetan i galdu egiten du ohituraren kontra.

BELARRESKIÑEKUE

Belarri-ondokoa. Zartada.

belarri + izkinabelarreskinabelarreskiñie.

Hitz honek beste sinonimo bat eduki arren, belarriondoko berau erabiltzen da gehiago.

Azkuek ez du jaso bere hiztegian, baina bai D.A.R.k Bermeoko hitza dela azalduz.

BELARRIDXE ERUEN

Gortu.

BEIEK DXOTA

Guztiz nekatuta edo hilekoekin egotea.

BERAKITXIEN

Norbere kontura. Bere kabuz.

bere + ekitean hitzen konposaketa dela dirudi. Hirugarren pertsonan erabiltzen da.

ekitean(e)kitxeankitxien; t palatalizatu eta eaie egin da.

BERANDUEK

Berandu hitza pluralizatu egin da hemen ere.

BERAZKOTAN

Kakapirria definitzeko beste berba bat. Oso arrunta hitz hau erabiltzea.

BERBA BATETIK BESTERA

Zerbait esan berba batetik bestera.

BERBALDUN / E

Berba asko egiten duena.

BERBALEKUE

Hizpidea.

Azkuek ez du jaso. D. A. R.k beste esanahi batez azaltzen du, mentidero zentzuaz hain zuzen.

BERDELA

Berdela. Baina kasu honetan mozkorra.

Bermeon, itsasoko beste gai asko bezala, herriko egoeran sartu da.

BERDETU

Haserre bizian jarri.

BERESIETU

Bereganatu.

BERTUTE

Zaporea.

Seguru aski, gaztelerazko virtud hitza hartu da hitz hori egiteko. Virtud gauza ona bezala, gero jatekoari edo jakiei aplikatuz.

BERTUTE BARIK

Zapore gutxi edo batere ez. Gehienetan janariei dagokie.

BESEUEN BEGIDXEK

Pepelerdoaren begiak.

BESTE ERREKADUE

Minbizia.

BESTE KONTUEK

Emakumearen hilekoak.

BESTE MANDAKUE

Beste partidu batekoa edo aurkako taldekoa.

BESTE MORROIEK

Poliziak, Guardia zibilak. Aurkakoak.

BESTELA NAU / ZAUZ / DAU…!

Denbora luzean itxaroten egotea. Hala ere bestea eta bestelakue lokuzioak askotan agertzen dira era guztietako esaldietan.

BESTELAKUE NAU / ZAUZ / DAU…!

Bestela bezala era guztietako esaldietan agertzen da, batez ere esaldiari sarkasmo kutsua emateko.

BESTIEK

Andrazkoaren hilekoak. Beste berba bat gehiago, egoera hori definitzeko.

BETARRA

Abratik haranzko arrantzaleak.

BETE BETE

Gezurrekin bete.

BETERRE

Hitz honen esangura beste bat da guretzat. Bermeoko hizkeran makar gura baitu esan. Ez da begi-erre hiztegi askotan agertzen den moduan.

Hala ere, gero pertsona zekenei aplikatua izan da.

BETERRIEK DAIDXOLA

Makarrak, piztak dariola. Konparazioan ere erabiltzen da, miseria gorrian bizitzea da, adibidez.

BETERRIEK PE OSTU

Edozer eta edonola lapurtu.

BETI GAZTE

Gazte ematen duen adineko pensona.

BETIK GORA EZ ALTZATEKO BERBAK

Berba gogorrak esan.

BETONDO / UE

Bekokia. Kopeta.

BETONDOKUE

Zartada. Betondokoa.

BETONDUE BALTZITXU

Kolpatu. Jo.

BIARRARI IXO

Oso alferra.

BIBERAK

Janariak.

Gazteleratik hartua, erabilera zabala dauka.

Víverebibera.

BIDIEK EITZEN

Ibilaldia.

BIDXAR BE EGUNE DAU

Aurretik denbora dagoela adierazteko.

BIDXARKOPASATA

Etzi. Oso gutxi erabiltzen da hitz hau. Auzoetan zabal izan arren, herrian eskasa gertatzen da. Baina herrian bestea da nagusi, gazteen artean entzuten da gehien bat, eta logikaz egindako hitza dela ezin ukatu.

BIDXORKADIE

Bihurdura.

Ikusten denez, Bermeon atzizkia aldatuta erabiltzen da. Ez du Azkue, Kintanak edo D.A.R.k ematen dioten zentzua. Azkuek eta P.M.k, zentzu horretan biurdura hitza darabilte.

BIDXORRA

Tortsio. Tximur.
Zentzu hauekin erabiltzen da. Bigarrena gutxiago bada ere.

biur hitzetik hartu da, eta zentzu horiek eman zaizkio.

BIDXOTZA LO

Ondo esnatu gabe, ondo itzartu barik.

BIDXOTZIK EZ IL

Ez etsi. Ez amore eman.

BIENGANERA DXEUSTEKO BERBAK

Berba gogorrak. Betik gora ez altzateko berbak lokuzioaren alderantzizkoa da gauza bera adierazteko.

BIENGANIE

Zoladura. Lurra.

berenganie eta beringanie aldaerak ere entzuten dira.

behean + ganean hitzez osatzen da.

beearenganeanbienganean. Aurreko e disimilatu egin da.

BIETZARRIDXE

Estropezu. Era guztietakoak.

Azkuek ez du jaso bere hiztegian, baina bai D.A.R.k, Bermeoko hitza bezala azalduz.

behatzbietz + arriabietzarriabietzarridxe.

BIGARREN ESKOKUE

Lexikoan eskoganekue hitza agertzen da zentzu berberaz gaztelerazko itzulpen literala da oraingoa.

BINBOLIÑE

Biolina. Figuratiboan edozer gauza adierazteko erabiltzen dugu hitz hori, tresna bat zein egoera bat.

Beti erabiltzen da iroriaz edo mesprezuaz.

BINBOLIÑE DXOTEN

Ezer egin barik. Lanik egin barik.

BINKE!

Hori ba!

Arrazoia emateko batzuetan, baieztapena beste batzuetan, enfatikoa ere bada: biiinke

Gaztelerazko bien que… lokuzio hori hartuz egin da.

BIRI BIRIKE

Erdi zorabiatuta, egon ezinarekin, aurrera eta atzera ibili.

BIRIBUELTADIE

Paseoa. Buelta bat.

Hitz konposatua da eta errepikatu egiten da.

bira + buelta + -ada atzizkia.

BIRIBUELTAKA

Jira-biraka.

BIRIKIDXE

Birikia. Baina zentzu figuratiboan asko mugitzen dena.

biriki hitza erabili da adjektiboa sortzeko.

BIRINBOLA / IE

Biribilak diren eta arrodatzen duten gauza guztiak.

Hitz hau logikaz sortu da. Badago hiztegian, honen antzeko hitz bat, txiringol edo txirinbol hitza Bermeon ere erabiltzen dena. Baina hori tresna bat izango da, berdin da biribila ez bada ere. Orduan, gauza biribilentzat beste hau sortu da: birinbola.

BIRINBOLAKA

Arrodatzen.

D.A.R.k, Beran jartzen du hitz hau, baina froga daitekeen bezala, hitz honen erabilera Bermeon oso zabala da.

birinbola + kabirinbolaka.

BITSE DAIDXOLA

Presaka ibili.

BITSIK GALDU BARIK

Denborarik galdu gabe.

BIZARDO

Bizartsua.

Bizartsua hitzaren sinonimoa da, baina gutxiago erabilia. Gainera halako kutsu beldurgarria du, eta umeei ikara sartzeko edo, erabiltzen da gehienetan.

bizar + -do atzizkia → bizardo.

BIZIDXENA

Minbizia.

biziarenabizidxena.

BOBO SERGERIE

Sergera, hegaluze eta hegalaburren multzoa da. Baina konparazioan, gizon multzoa da, txikiteoan ibiltzen diren koadrilak. Emakume gazteek lokuzio hau erabiltzen dute, sarritan, horiek definitzeko.

BOLADIE

Hazi. Gorantz egin.

BOLO SANDXIE

Burutaldia. Txabetada. Ez da burua galduta edukitzea, momentuko guraria baizik.

BOLTZIEK ERREMENTA

Bat batean miserian egon direnak diruak gastatzen ikustean esaten da.

BOLUEK

Barrabilak.
Barrabilak deitzeko, Bermeon erabiltzen diren hitzetariko bat.

Ikusten denez, beti erabiltzen da esaldi gogorretan eta tonu zakarrez.

BOLUEK ARRASKATEN

Ezer egin barik. Eskua eskuaren gainean.

BOLUEK SALTSAN

Lelo baten antzera erabiltzen da. Ez dagoela ezer, ez gauza onik, ezta itxaropena sortzen duen ezer ere.

BONBATXUEK

Mahonezko prakak.

BORBOLERA

Borbolien bera da, baina deklinabideko kasu ezberdina.

Azkuek honen aldaera den bolborrera jaso du Ondarrun.

BORBOLIEN

Gauzak pilatzeko lekuan.

Gorago alborbol azaldu dugu eta aipatu ere egin dugu hitz hau.

BORLAK

Beste hitz bat barrabilak definitzeko. Hitz honekin egindako esaldiak ere gogorrak izango dira.

Kintanak ere jaso du hitz hau bere hiztegian.

BORRO KOLORIE

Masail gorriak dituen pertsona. Gehienetan, mozkor dagoenari esaten zaio.

BOST BOST!

Bai zera!

BOSTARRIDXEK

Kanika bestekoak, oso txikiak.

BOTA GATZA!

Entzundakoa edo esandakoa ez dela sinisten, zalantzan jartzen dela edo pertsona bat edo gauza bat badaezpadakoa dela adierazteko esaten da. Mesprezua adierazteko ere bai.

BOTAKIAK

Txibia edo txipiroiaren zatikiak, karnata moduan erabiltzen direnak, baina soberan geratzen direnak jateko balio dute.

BOZINDXUTE

Ia ustelduta. Edozer gauza izan daiteke.

BRAIE

Braie.

Itsasoko txori bat da. Itsua edo erdi itsua dela diote. Orduan, inora begiratu gabe, itsuaren antzera doan pertsonari aplikatzen zaio. Arrantzale giroan erabiltzen da, ez, ordea, besteetan.

Baina askotan itsua berba ere gehitzen zaio:

Azkuek Bermeoko hitza bezala jaso du bere hiztegian.

BRAUNTADAN

Denak batera. Tropelean.

BRAUNTADIE

Onomatopeikoa. Zarata hotsa.

Hitz hau braunt onomatopeiazkoa da.

BREBERUEN

Denbora laburrean.

Hitz hau, gaztelerazko breve tik hartuta dago, baina oso zaharra da.

brevebrebe + ro + anbreberoan.

BREBIE

Olio-berakatza. Zenbait jatekori gainetik botatzen zaion olio-berakatz errea.

breve hitzetik hartuta dago.

BREGALDARIE

Galipot galdara. Konparazioan tartera edo ontzi erraldoia.

BREKEKE

Alferkeria.

Esaldian hobeto ikus daiteke hitz honen zentzua.

BRILLADIE

Paseo labur-labur bat.

Gazteen artean batez ere, eta gehienetan nesken artean. Nahiko galduta dago.

Hitz. honek gaztelerazko brillo hitzarekin zerikusi handia du: un ir y venir corto, que dure tanto como un relampago Hori da hitzaren esanahia.

brillo + adabrilloadabrillada. oaa.

BRUSE

  1. Eskuila.

Seguruena frantseseko brosse edo ingeleseko brush hitzetik hartuta dago. Baina hizkuntza hauetan, orokorrean cepillo bada ere, Bermeon, ontzia garbitzeko eskuila handia da.

  1. Bata.

Gehienetan umeak eskolan, baita etxean ere, erabiltzen dutena.

Kasu honetan hitzak forma berdinak izan arren ez du esanahi berdina, oraingoan hitzaren jatorria erdarazko blusa edo blusón da.

BUELTADIE

Paseo. Bueltatxoa.

Kasu honetan ere, gaztelerazko vuelta-ri -ada atzizkia jarri eta euskaratu egin da hitza. biribueltadie hitzaren aldaera da.

BUENO!

Nahikoa!

BUKOIE

Ardo asko edaten duena.

BURDI BETE

Asko. Kantitate handia.

Lokuzio hau, baserriko gai batez egindakoa bada ere, herri osoan esaten da.

BURDIKADA / IE

  1. Kantitate handia.

Ugaritasunaren sinonimoa izan daiteke, esanahi berdina baitute.

  1. Itsasontziak ihes egiteko maniobra da. Analogiaz, herrian ere esaten da, baina ez askorik.

BURUKO ULIETARARTE DAMUTU

Erabat damututa.

BURUKO ULIETARARTE ZORRAKAZ

Zorrez beteta.

BURUKO ULLEK ZUTUNDU

Haserre bizian jarri.

BURURI LARGATA

Bertan behera. Jaikitzeko adore barik. Ilusio barik.

BURUTIK BERAKUE

Berebalako heriotza. Enbolia edo infarto batez.

BURUZKUE

Portuan arrain salerosketa txikiak egiten dituena. Gaztelerazko al por menor izango litzateke. Saltzaile hauek kantitate txikiak edo arrain banakak erosten dituzte, itsasontziko gizonari ematen zaion arrain partea eta neskatillena, gero eurak arrandegietan saltzeko.

Hitz hau antzina-antzinakoa da. Buruzkoa, hau da, arraina buruan eramaten zuten garaikoa. Horregatik, izenak berak dio zer diren arraina buruz eramaten zutenak.

BUZKENTZA LEZ

Gizenduta. Lodituta. Konparazioan, buzkantza moduan.