Bermiotarra

F

FABORE

Alde egin. Bando egon.

FALTA

Apurtu.

Arrantzale giroan erabilitako hitzak, gero, esparru zabalagoa hartu du.

Gaztelerazko faltar aditza erabiltzen da, baina zentzua fallar izango litzateke.

FALTADORIE

Errespetu gabeko pertsona.

FAMIE

Fama. Erreputazioa. Ona zein txarra, baina gehienetan azken hau.

FAMIE KRIELIEN

Erreputazioa, fama eztabaidan jarri.

FANDANGO

Pertsona gezurtia edo gauzak endredatuta, aldrebez edo nahastuta esaten dituena. Konparazioan ere erabiltzen da.

Nola sartu den hitz hau ez dago batere argi. Gaztelerazko fandango hitzak baile antiguo español eta desorden, tumulto zentzua baititu.

FANDERO

Pertsona fidagaitza, gezurtia edo gauzak endredatuta, aldrebez edo nahastuta esaten dituena . Gehienetan emakumeen artean erabiltzen da.

Jatorria gaztelerazko fandanguero hitza delakoan gaude, eta honela geratuko litzateke hurrengo eboluzioa gertatuz:

fandanguerofandangerofandanerofandaerofandero.

Baina beste hipotesi bat ere hor dago: pandero hitza hartuta egindakoa. Hitz honen definizioetariko bat mujer necia y charlatana da. Beraz ez da baztertzekoa hau ere, zeren eboluzioa askoz ere laburragoa izango litzateke: ez dago pf zaharra egitea baino.

Gainera, D.A.R.k fanderuen dirue-k dinero escaso esan nahi duela jaso du, Bermeoko hitza bezala azaltzen duelarik.

FANDERUEN ARPIDXE

Gezurra esaten ari denaren aurpegia.

FARDELA

Pertsona gezurtia.

FARDELKEIDXEK

Gezurrak.

Argi dago Bermeon beste zentzu batez erabiltzen dela hitz hau.

FAROLAK AMATA

Edari botilak amaituta.

FARRIE

Akordeoia.

FARRISTIE

Soinujolea.

FIFITE

Txori txiki bat da. Izena izango du, baina hemen fi fi fi egiten duen txori bati deitzen zaio horrela. Konparazioan, ahots fina eta epela daukan pertsona da.

Bazegoen gizonezko bat, horrela berba egitearren, bere izena ahaztuta FIFIT zeritzona.

FIRMADIE

Sinadura.

FIRUE

Oso fina. Mehea.

FLAKEZIDXE

Ondoeza.

FLOTAN

Azalean egotea.

Gaztelerazko flotando gerundioa hartu da esanahi hori erabiltzeko; literalki hartu ere.

flotandoflotan; azken silaba galdu besterik ez du egin.

FORRA

Auto zaharra, trauskila. Batez ere karrozeria zaharra daukana.

FORD kotxe marka hartu zen aspaldi, esanahi hori emateko. Zentzu peioratiboan erabilia izan da beti.

Antzina kotxe gutxi zegoenez, eta zeudenak marka horretakoak batzuk, zaharkiluta gelditutakoak, burla moduan erabiltzen zen. Gaur egun gutxi erabiltzen da autoei zegokienean.

FOTA

Fanfarroi.

FOTA BAIÑO ARRUAUE

Oso fanfarroia.

FRAKARROIEK

Bainujantzia.

Oso bitxia da hitz honen etimoa. Jakina da, sasoi baten bainujantzia marraduna izaten zela gehienetan. Hortik sartutako hitza literalki pasatu da euskarara.

Gaur egun ere oso erabilia izan arren, batez ere gizonezkoen bainujantzia definitzeko, traje de bañue hitzak ordezkatzen du ia beti.

FRAKONEZKUEK

Entzaduek itsasoko jantziak baziren, honako hau frakak dira.

Hitz hau konposatua da: fraka olanezkoak (lona). Frakak josi eta gero, linaza olioa ematen zitzaion. Gaur egun plastiko edo tela sintetikoz egindakoak izaten dira, baina izena mantentzen dute.

FUETA

Suziria.

FUETIE EMON

Zartada bat eman.

FUETIE LEZ DXUEN

Ziztu bizian joan.

FUNTZUE

Tinua. Begia.

FURIDXE

Haserrea. Zenetik irtenda.