Bermiotarra

M

MAHASTIDXEN KAKA ETA MAHATSIK EZ

Zerbait uste ez duzun moduan aurkitzen duzunean.

Guztia amaitu eta gero iristea.

MAJAJAI

Bai zera!

MAJARIK

Dotore.

Gaztelerazko majo = ataviado, lujoso hitzetik hartuta dagoela dirudi, zentzuari begiratuta behintzat. Gero femeninora pasatu da. Kasu honetan, substantiboa, adberbio bezala erabili izan da. Femeninoan erabiltzen da beti, nahiz eta gizonezkoei ere aplikatu.

MAJAZALE / IE

Ondo jantzita edo soineko dotoreak gustatzen zaizkien pertsonak, gizonak eta emakumeak.

MAJO

Ondo sarkasmoz esana, peioratibo edo protesta tonuaz askotan.

MAKALLO SIKUE

Sikatuta. Konparazioan.

MAKATZA

  1. Gizon galanta, itxurosoa. Berriro fruta baten izena, adjektibo bat sortzeko.
  1. Mozkorra.

MAKIÑE GUZTIDXEN

Arin. Azkar.

MALBAKUE

Malezia gabekoa. Erdi tontoa.

MALDEZIÑUE

Madarikazioa.

MALDEZIÑURTIKE

Madarikazioak botatzen.

Hitz hau oso zaharra da. Nik neure amumari entzunda daukat. Nire amamak, gaur, ehun eta hogeita hamar une baino gehiago izango zituen.

MALKISTE

Pertsonen aurrean txarto geratu.

Gaztelerazko malquisto bera dugu. Baina oso erabilia denez, horregatik sartu da.

MALMOSA

Pertsona oso trankila, oso ona, baina energia gabekoa.

MAMA

Oso ondo, batez ere itsasoko urari.

MAMAIXELA

Albotik kendu ere egiten ez den laguntzailea. Zentzu peioratiboan beti.

Hitz bau, frantseseko mademoiselle tik sartu da.

mademoisellemamuasellemamasellemamaixela.

uaa eman du. Eta arraroa bada ere ll sinplitikatu egin da. s, normala den bezala, palatalizatu egin da eta horren ondorioz, i bat garatu.

MAMALA

Malezia gabeko edo gutxiko pertsona.

MAMAUE

Mamua.

MANA

Mania.

Azken boladan manije sartu den arren, erabilera zabala dauka oraindino.

MANDA / IE

  1. Partea. Aldea.

Azkuek ez du jaso, baina D.A.R.k. Mundakako Otxularen Bertolda aipatzen du. Hitz honek eman dituen deribazioak dira froga, Bermeon nolako erabilera zabala duen.

  1. Alde batera jo edo egin. Inklinatu.

MANDANGA

Mozkorra. Nagitasun. Lohasma.

MANDARA EIÑ

Joera izan.

MANDAZ

Inklinatuta.

MANDAZ MANDAZKA

Albo-alboka joan.

MANDAZKADA

Balantzada.

Ikusten denez, funtzio ugaritan erabiltzen da hitz hau.

MANDUEN BESTEKUE

Oso handia.

MANDUEN LUE

Lo kuluxka. Loarina. Bermeon lokukoa ere esaten da.

MANDUEN UZKIDXE

Beti muturtuta edo ezatsegina den pertsona.

MANDXUNGIE

Antxoa harrapatzeko sistema bat. Gaur ez da erabiltzen, baina hitza hor geratu da beste egoera batzuei aplikaturik, esaterako:

Negozio zikinak, argi ez dauden ekintzak edo gona kontuetarako aplikatua.

Sistema horretan antxoa guztiz masa eginda etortzen zenez horregatik zentzu hori.

MANEJA

Maneiatu.

Argi dago gaztelerazko manejar aditzetik sartuta dagoela.

manejarmaneja.

MANEJUE

Ganora. Trebetasuna.

MANGA

  1. Jipoitu. Jo.
  1. Nekatu.

Nondik sartu den hitz hau ez dago argi. Baliteke, gaztelerazko mangonada, golpe que se da con el brazo y manga hitzetik deribatzea. Hau hipotesi bat, besterik ez da.

mangonadamangadamanga.

MANIE

Mugitu.

Honaino aditzaren funtzioan erabili da. Baina izenaren funtzioaz ere erabiltzen da.

MANIOBROSUE

Maniobra liandia duen itsasontzia da, baina gero katxeetara eta beste ibilgailu batzuetan ere pasatu da.

MANIUE

Higidura. Mugimendua.

Aipatu dugun manejo berbera da baina zentzua aldatzean, hitza bera ere aldatu egin da, bai grafiaz, bai ahoskeran.

MANTARRA

Balio gabeko gauza. Gutxietsia. Despektiboan sarri.

MANTEKAUE

Izozkia.

MANUEN

  1. Ahul dagoen edo dabilen pertsona, animalia edo gauza.
  1. Ondo lotu gabe dagoen gauza.

MANUKUE

Energia gabeko pertsona edo animalia.

MARE

Arrantza karga ona edo txarra.

MAREZIÑUE

Mareoa.

mareomare + zinomarezinomareziñomareziñue.

MARIDXE

Arrantzale bati dagokion harrapatutako arrantzaren dirua.

MARIDXE BAKO ARRAINE

Etekin gabeko arraina. Itsasoan erabiltzen den berba da.

MARIDXE BAKO GAUZEK

Etekin gabeko gauza.

MARIDXE MADALENIE

Negar asko egin eta sarri.

MARIDXERDIKO

Itsasontzi bateko mutila, txo da, lehen, gizon bati zegokion maridxearen erdia jasotzen zuelako. Gaur ere, horrela deitzen da, nahiz eta osorik jaso partila. Analogiaz. adin bateko gazteztxo guztiak dira.

MARIEK ATRAPATA

Neurrikoak baino laburragoak diren frakak.

MARIKUE

Maritxu. Marikoi plantak egiten dituena.

MARISORGIÑE

Asko dakien umea gehienetan. Batzuetan nagusiei ere aplikatzen zaie.

Azkuek jaso du, baina mariposa adierazteko.

MARITENTEL

Tentela, zentzu peioratiboan ia beti.

MARITXONA

Modan dagoena baino arropa luzeagoak eramaten dituena. Modara janzten ez dena. Lehen baserritik etorritakoei esaten zitzaien.

MARIZAR

Larregi jakitea adin determinatu baten.

MARMOKA

Medusa. Baina konparazioan, gutxi mugitzen den pertsona.

MARRA-MARRA

Mur-mur.

MARRADA

Agirika.

MARRAJA

Marrazoa. Baina kasu honetan femeninoa da. Gazteleraz tiburona izango litzateke. Konparazioan emakume maltzurra, gezurtitxoa, eta trikimailuak erabiltzen dituena.

MARRO / UE

Mozorrotutakoa. Haratusteetan mozorrotuta dabilena.

MASAGABIDXE

Borra handia.

MASAMORRA

Itsasoko terminoa da. Karnata moduan itsasora botatzen den nahastea da. Konparazioan: Endredoa. Nahasmendua.

Gaztelerazko mazamorra = mezcla de cosas dispares hitza bera da.

MASAMORRIE ARMA

Nahaste-borrastea sortarazi.

MASGARRATZA

Mahats mikatza. Konparazioan pertsona zakarra. Ezatsegina.

Hitz honen zentzua, mahats garratzak jaten direnean ipintzen den aurpegiaren keinuaz konparatzen da. Mahats garratza, oso garratza den hirusta antzeko belar mota bat da. Horregatik hartu da konparaketa egiteko.

MASIE

Masa. Kantitatea. Asko.

MASKARIE

Lotsagabea. Aurpegi-handi.

Gaztelerazko máscara hitzetik hartu da, eta esanahia ere bertatik hartu da. Aurpegian maskara bat izan balitz bezala jokatzea.

MASKARIEN ARPIDXE

Lotsagabea dela adierazteko.

MASKETU

Lotsagabea.

Hitz hau gaztelerazko más que tú da, hau da, el no va más. Ezer baino gehiago eta handiagoa.

más que túmasketu.

MASPASA

Agure zahar-zaharra. Baina askotan gazteagoei ere aplikatzen zaie.

Gaztelerazko uva pasa literalki oinarritzat hastu eta adjektibo hori sortu da.

Azkuek ez du jaso, baina bai D.A.R.k eta Ortuzarren zita bat aipatzen du Bermeoko hitza dela esanez.

MASPASATU

Zaharkitu.

MASTAPALO

Masta-palo. Konparazioan pertsona argala eta altua.

MASUSTE / IE

Endredoa.

Berriro ere ikusten dugu, fruitu baten izenarekin beste bat sortzen dela.

MATAPUTXETA

Atunak hiltzeko erabiltzen den makila.

MATATXIÑIE

Sarraskia.

MATAZA

Endredoa.

Hitz hau beste zentzu batez agertzen da hiztegietan; eta gaztelerazko madeja hitzaren zentzua aldatu egin dela esan genezake.

MATAZATAN SARTUN

Nahasteman sartu.

MATRAILLO

Mailua.

Gaztelerazko martillo-tik hartu da zuzen zuzenean.

martillomatraillo.

r/dardarkariaren metatesia izan da aldatzailea.

MATSAK DXAN DA GERO

Guztia amaitu eta gero iristea.

MATXAZO

Erraldoia. Oso handia.

Hitz honek, -zo atzizkia sartu ezkero, halako handitasun bat ematen dio hitzaren zentzuari.

MATXUE

Oso handia.

Ez dakigu gaztelerazko macho hitzetik sartu den, baina ez dauka horren zentzurik.

MAUTE-MAUTE

Asko jan eta edozer.

MAZIDXE

Zikinkeria. Basa.

Mazi hitza, arrantzale giroan erabiltzen da; arraina erakartzeko itsasora botatzen den karnata baita. Baina, gero zikinkeria eta beste esanahi batzuk adierazteko erabili izan da.

MAZIMAZI

Xehekatu eta nahastatuz gero gertatzen dena.

Hemen, aditzaren lekua hartzen du hitz honek, baina galdegaia aditza bera delarik.

MAZITXU

Zikindu. Lohitu. Maziru.

Eta kasu honetan, hitz honek bi funtzio betetzen ditu: Lehenengo bi esaldietan adberbio funtzioa betetzen du. Azken bi esaldietan aditzaren funtzioa.

mazi + tumazitumazitxu.

MELA-MELA

  1. Bustita, blai eginda.
  1. Zimelduta. Txirpil.

Azkuek ez du jaso, baina D.A.R,k Juan San Martinen Zirikadak liburutik jaso du. Bermeon asko erabiltzen den hitza da.

MEZA BIARREKUE

Senitarteko bat, nahiz eta urrunekoa izan, lagun bat edo auzoko bat hiltzen denean erabiltzen da esaldi hori. Duela urte batzuk, aipatutako baten bat hiltzen zenean, meza bat agintzen zen elizan hildakoaren oroimenez. Horregatik, meza beharrekoa hil dela esaten zen. Gaur ere erabilizen da esaldi hori, nahiz eta meza ateratzeko ohitura galduta egon.

MILLE PENTZAMENTU

Burmuinari buelta asko ematen dion pertsona.

MISERIKORDI KO KANPAIEK DXO

Iskanbila baten botatzen den mehatxua.

MIXI-MIXIDXE

Monja antzeko emakumea.

MIÑE KANPORA ATARATA

Presaka. Mihia kanpoan dela.

MIÑE KANTSA

Berba asko egin.

MISKEIDXE

Aitzakia.

MOKO TRUKEN

Ezerezaren truke saldu, eman.

Hitz honen konposizioan moko + truke sartu dira.

MOLDA BAKO TRENA

Ganora gutxikoa dela, edo horrela iruditzen dela adierazteko.

MOLDIE POPAN

Ganora gutxikoa.

MOSUE OKERTU

Goseak ezpainak okertu.

MOSUEN BIZARRAK

Ausardia izatea.

MUKURRE

Pertsona dorpea.

MUNDEKAKO LORUE LEZ

Izorratuta.

MUNDUEK ITXIKUE

Pertsona jasanezina.

MUNDUEN BADAN BEZ

Existitzen denik ere ez.

MURMOIE

Behe-lainoa.

MURRU-MURRU

Murmur.

MUSKILE

Mutxikina.

MUSTE

Miazkatu.